Zer da Eusko Ikaskuntza?

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Foru Aldundiek sortu zuten 1918. urtean, Euskal Herriko gizarte-erronkei erantzun globalak eta bateratzaileak emateko xedearekin, lurraldeen berezitasunak kontuan hartuta eta oztopo administratiboak, ideologikoak eta gizarte mailakoak gaindituz.

Eusko Ikaskuntza: Oñati 1918

Iragana ulertzetik abiatuta, Eusko Ikaskuntzak lantzen dituen azterketetan eta ikerlanetan Euskal Gizartearen orainerako eta etorkizunerako formulazioak eta orientabideak sortzen dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian ofizialki hedatuta dagoen diziplinarteko zientzia-erakunde bakarra da.

Zientziarekin eta kulturarekin, berrikuntzarekin eta aurrerapen kolektiboarekin konpromiso aktiboa duten pertsonek osatzen dute erakundearen masa sozial zabala. 

Eusko Ikaskuntza. Jardunaldia (2016)

 

Helburuak

  • Pentsamendu ireki, anitz eta independenteko guneak sortzen ditu euskal gizartearen testuinguruan eta baita globalean ere. 
  • Ikuspuntu zientifiko, ireki eta diziplinartekoa abiapuntu duela, ikaskuntza, ikerkuntza eta ezagutza aplikatuaren sustapena bultzatzen du.
  • Gizarte-erronka estrategikoei buruzko azterketa eta hausnarketa bultzatzen ditu, eta erantzun berritzaileak eskaintzen dizkie gai horiei. Euskal Herriaren eraldaketa ahalbideratzen du, gizartetik abiatuta eta gizartearekin bat.
  • Gizarte-ehunaren artikulazioa katalizatzen du, kohesioa areagotze aldera.
  • Berdintasun-irizpideekin dihardu eta belaunaldien arteko lana sustatzen du.
  • Hainbat erakunderekin eta elkarterekin lankidetzan aritzen da ezagutza-sareak sortzeko.
  • Komunikaziorako eta hedapenerako askotariko euskarriak erabiltzen ditu, sortutako ezagutza gizarteratzea eta gizarte-itzulkina bermatzeko xedearekin.

EGINKIZUNA

EI-SEVek, elkargune den erakunde zientifiko kultural gisa, Euskal Herriaren eta/edo bertatik jakintza aztertu, ikertu eta zabaltzen du, haren aurrerapena bultzatzeko eta gizarte kohesioa eta partekaturiko nortasunak sustatzeko.

EI-SEVen helburuak dira: euskal kulturaren balio tradizionalak finkatzea, kultura goratzea eta hedatzea, eta euskal kulturako eskualdeetan bizi diren pertsona guztien mesederako izango diren balio berriak sortzea.

EI-SEVen jarduketa bere Estatutuetatik datozen ezaugarri batzuek zehazturik ageri da:

  • Aurrea hartzea: Oinarrizko eskasiak eta gizarte erronkak aztertzeko.
  • Azterketak eta Berrikuntza: Erabakiak hartzen lagunduko duen eztabaida soziala sortzekoz
  • Integrazioa: Gizarte zibilarena
  • Zabaltzea: Bere gogoetak, azterlanak eta ikerketak gizarte osoari
  • Sustatzea: Zientzia eta kultura azpiegituretan diren gabeziak zuzentzeko

BALOREAK

  • Disziplinartekotasuna
  • Lurraldeen arteko zubilana
  • Hiritarrekin lotu
  • Belaunaldiak uztartu
  • Erakudeen arteko elkarlana
  • Euskararen erabilera bermatu
  • Genero ikuspegia
  • Independentzia ideologikoa
  • Nazioarteratzea

BAZKIDEAK

Eusko Ikaskuntzako bazkideak, funtsezko osagaiak

  • Erakundearen motorra eta euskarria.
  • Ideien sustatzaileak eta egitasmoen partaide aktiboak.
  • Analistak, ezagutza-sortzaile eta –sustatzaileak.

 

FUNDAzioak

EI-SEVek hiru fundazio dauzka bere baitan: Asmoz FundazioaEuskomedia Fundazioa y Barandiaran Fundazioa. Bakoitzak bere webgunea du eta hartan zeinek bere izaera eta ekintzen berri ematen du.