Manuel Lekuona Saria

Oinarriak

HAUTAGAIEN AURKEZPENA

Hautagaitzak ondoko hiru eratara aurkeztu daitezke:

  • edo Eusko Ikaskuntzako Lehendakariaren eskutik
  • edo Kontseilu Errektoreko, gutxienez, hiru kideren bitartez
  • edota Eusko Ikaskuntzako, gutxienez, 10 bazkideren bitartez

IRIZPIDEAK

Hauek izango dia balioespen-irizpideak:

  • Balio Unibertsala
  • Bizitzako ibilbidea
  • Ekarpen adierazgarria Euskal Gizarte eta Kulturari
  • Obraren dibulgazioa
  • Saria banatu gabe gera daiteke. Berdinketa izanez gero, hautagai bat baino gehiagori ex aequo emateko aukera dago.

HAUTAKETA-PROZESUA

Saria erabakitzeko bi modutara emandako botoak zenbatuko dira:

1. Euskal Komunitate Globalera irekitako partaidetza birtual bidez, Eusko Ikaskuntzako kide direnen eta ez direnen botoak bereiziz. Horretarako, Eusko Ikaskuntzaren webgunean atal bat irikiko da2. Epaimahai instituzional baten bidez, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Euskal Herrian erreferente diren entitateetako zazpi ordezkarik osatuko dutena.Sariduna hautatzeko botoa jarraian adierazten diren portzentajeen arabera haztatuko da:

  • Eusko Ikaskuntzako bazkideak % 30
  • Euskal Komunitate Globala % 10
  • Epaimahai Instituzionala % 60

LURRALDE-OREKA

Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Sariaren palmaresak Euskal Herriako lurralde-errealitate ezberdinak islatuko dituela bermatuko du.

GENERO-OREKA

Eusko Ikaskuntzak emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko jarrera aktiboa duela kontuan izanik, horrela jasotzen da Estatutuen hitzaurrean, eta gertatu izan den desberdintza konpontzeko xedez, emakumezko hautagaien aurkezpena sustatuko da.

SARIA ZERTAN DATZA

Remigio Mendiburu artistak egindako brontzezko eskultura bat eta saritutako pertsonaren bio-bibliografiaren argitalpena.

Sari-banaketa ekitaldi publiko batean egingo da saridunaren lurraldean, saria eman eta hurrengo urteko lehen seihilekoan.

DOKUMENTAZIOA

Hautagaitzak posta arruntez edo elektronikoaren bitartez igorri beharko dira Eusko Ikaskuntzako edozein bulegotara. Hautagaitzak behar bezala argudiatuta eta dokumentatuturik aurkeztu beharko dira, curriculumak eta inprimaki ofiziala (entitatearen webgunetik deskarga daitekeena) barneratuta.

EPEAK

2015. urteko ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea 2016ko uztailaren 5ean amaitzen da.

Partaidetza birtualaren bozketa 2016ko uztailaren 15etik irailaren 15a arte izango da.Erabakia 2016ko irailaren bigarren hamabostaldian zehar jakinaraziko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Eusko IkaskuntzaMiramar Jauregia. Miraconcha, 48

20007 Donostia

Tel.: 943-310855 

Fax: 943-213956

E-mail: ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus 

Web orria: www.eusko-ikaskuntza.eus

INPRIMAKIAK

Hautagaiak ondorengo inprimakietan aurkeztu beharko dira. Ez dira onartuko beste edozein inprimakietan aurkeztutako hautagirik.

Manuel Lekuona Saria