Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Ohorezko Saria

Informazioa

EIren eta Baionako Udalaren arteko akordioaren bidez, 2000 urtetik Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Saria ematen dute, Iparraldean euskal kulturaren edo zientziaren aldeko jardueragatik edo obrengatik bereziki nabarmendu diren pertsonak ohoratzeko xedean.

Prix d' Honneur Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne 2015

Joan den abenduaren 22an, Eusko Ikaskuntzak 2015 urteko sari emateak egin ditu, Baionako hiriaren babesarekin.

 les laureatsla mairie et EII

Hiru sari banatu zituen:

  • OHOREZKO EUSKAL KULTURA SARIA, Baionako Orai-Bat dantza taldeari emana izan da;
  • EUSKAL KULTUR SARIA, Benjamin Gayon ikertzale gazteari;
  • BIDEO DOKUMENTAL SARIA, Anne Marie Jeannou eta Siegfried Wappler-eri “Indianoak” dokumentalarentzat.

 Inaki Serrada Makila

Orai-bat dantza taldea, duela 52 urte sortu zen. Urte guzi hauetan zehar aldaketa zonbait ezagutu ditu, baina ez du sekulan bere helburua ahantzi eta lan haundia egin du Baionan eta Ipar Euskal Herrian, hots euskal dantzak irakasteko, ezagutarazteko eta garatzeko.Gau horretan, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Herriak eskainitako Makila Inaki Serradak du jaso, Itziarrek eman duen Aurreskua eta gero.

Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Ohorezko Saria