Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Euskal Kulturaren Saria

Oinarriak

HAUTAGAITZAK

Sariak lagunduko du zientzia edo kultur lan bat obratzen ari dena, edo unibertsitateko tesi bat egiten. Baionako hiriari buruz edo Lapurdi, Baxe Nafarroa edo Zuberoari buruz, bereziki ikasle baldin bada edo gaztea. 2.500 euroko saria eskainiko zaio.

Ikertzaleak, zientzilariak, idazleak artistak eta elkarteetako kudeatzaleak.

EPAIMAHAIKOA

  • Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako bi kide
  • Baionako Hiriko bi ordezkari
  • Eusko Ikaskuntzako iparraldeko lehendakaria
  • Baionako auzapeza
  • Edozein epaimahaieko kidek aurkez dezake hautagei bat ohorezko sariarentzat.

Epaimahaiak bozkatuko du sekretu pean. Hautatagai bakoitzak lau botz gutienik bildu behar ditu. Gertatzen ahal da epaimahaiak sariak ez emaitea.

HAUTAGAIEN AURKEZPENA

Aurkezpenak eta proposamenak kurrikulumaz lagundurik eginen dira.

EPEAK

Hautagaien aurkezpena 2016ko irailaren 30ean amaituko da.

Epaimahaiaren erabakia 2016ko urrian jakinaraziko da.

Sarien banaketa 2016ko azaroan edo abenduan eginen da.

SARITUAREN BETEBEHARRA

Sarien banaketa aintzin, irabazleek hitzemaiten dute, 25-30 orrialdeko artikulu bat idaztea beren zientzietako gaiak agertuz. Hau RIEV , Eusko Ikaskuntzaren aldizkarian argitaratuko da.

Sari horiek ezin dira eman Baionako herriko hautetsier ez eta ere Eusko Ikaskuntzako bulegoko bazkideer.

ERAKUNDE DEI EGILEAREN DATUAK

Eusko Ikaskuntza - Société d’Etudes Basques

51 quai Jauréguiberry - 64100 Bayonne

Tel. 05 59 59 82 90

Fax 05 59 46 18 44

E-mail: baiona@eusko-ikaskuntza.org

INPRIMAKIAK

Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Euskal Kulturaren Saria