Eusko Ikaskuntza - Ville de Bayonne Bideo Dokumentalak sortzeko Saria

Oinarriak

  1. Baionako Hiriak eta Eusko Ikaskuntzak, hitzarmen baten ondorioz, eskaintzen dituzte bideo sari batzu. Sariztatuko dena dokumentu bat izan behar da Euskal Herriko bizi modua argitzen duena edo Baionarekin lotura duena.

  2. Parte hartzaileak parte hartzen du. Amateur edo ez ofiziozko sailan: profesional ekoizpenetatik kanpo lan egiten duen edonork.

  3. Zintak aurkeztuak izanen dira DVD euskarrian. Master grabaketak ez dira onartuak salbu eta erakundearekin aintzinetik onartua izan bada.

  4. 2016ko urtarrilaren lehenaz geroztik lanak eginak izan behar dira.

  5. Zinten iraunpena gehienez ordu batetakoa izango da.

  6. Egile bakoitzak 2 obra gehienez eskaintzen ahal ditu.

  7. Obrak onartuak dira Eusko Ikaskuntzaren hiru hizkuntzetan, euskara, frantsesa eta gaztelania. Ofiziale ez direnak euskaraz edo gaztelaniaz izanez, laburpen bat frantsesez lotu behar zaio bideo zintari.

  8. Filme bakoitzari erantsiko zaio izen emaiteko orria, argazkiak, laburpen bat, egilearen biografia eta filmagrafia.

  9. Obren igortzea epaimahaiakoeri eginen zaie igortzalearen kostutan eta arriskuetan. Antolatzaile batzordea ez da erantzunle izanen arazo bat gertatzen baldin bada filmen erabiltzearekin. Hala ere, batzorde antolatzaileak obrak artatuko ditu ardura handiz eta kasu eginez.

  10. Epe barnean igorriko diren obren artean, antolatzaile batzordeko kideek lehen bereizketa bat eginen dute.

  11. Epai mahaia osatua izanen da goimailako profesional batzuekin, hala nola ikusentzun eta euskal kulturan murgilduak direnekin. Epai mahai honek ditu sariak banatuko. Lehen bereizketa gainditu duten obrak, aurkeztuak izanen dira epai-mahai honi:










  12.  
  13.  
  14.  
  15.  
  16.  
  17.  
  18.  
  19.  
  20.  
  • Baionako auzapeza.
  • Baiona hiriko euskal kultur hautetsia.
  • Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakaria.
  1. Epaimahaiak hartuko duen erabakia ez da neholaz aldatzen ahalko.

  2. Saria amateur sailan izanen da: Saria dokumental erakusgarri hoberenari, 1.250 euro.

  3. Sarien banaketa izanen da ekitaldi publiko batean. Prentsak aintzinetik jakinaraziko du.

  4. Hautatuak ez diren obrak itzuliak izanen dira egileari posta bidez, eskuratze agiriarekin, bi hilabete barne, hautaketaren ondotik.

  5. Sarituak diren obrak Eusko Ikaskuntzaren Artxiboaren esku geldituko dira. Eusko Ikaskuntzak erabil lezazke osoki edo zatika bere kultur argitalpenetan, hortik diru irabazirik egin gabe. Hala ere obraegileak erabiltzen ahalko ditu nahi duen moduan.

  6. Hautatuak ez diren obrak, ez dira ezagutaraziko publikoki, nun ez duen egileak ainzinetik berak idatziz eskatu.

  7. Lehiaketan parte hartzeak araudi hau onartzea dakar berekin.

HAUTAGAIEN AURKEZPENA

Filmeak aurkezteko epea 2016ko azaroaren 30an amaitzen da.

ERAKUNDE DEI EGILEAREN DATUAK

Eusko Ikaskuntza - Société d’Etudes Basques
51 quai Jauréguiberry
64100 Bayonne

Tel. 05 59 59 82 90
Fax 05 59 46 18 44
E-mail: baiona@eusko-ikaskuntza.eus

INPRIMAKIAK

Eusko Ikaskuntza - Ville de Bayonne Bideo Dokumentalak sortzeko Saria