Mutrikuko itsas ondare natural eta kulturalaren Interpretazio Plana.

Mutrikuko Itsas ondare kulturala eta naturalaren balioan jartzea, interpretazio seinalizazioa eta gizarteratzea.

Eremu tematikoak
Tokian tokiko hausnarketak, ondarea eta ikerketak
Kategoria
Kultur kudeaketa
Egoera
Indarrean
Denboraldia
2016-01-01-2016-06-01

HELBURUA

Mutrikuko Itsas Ondare Natural eta Kulturalaren Interpretazio Planean jasotzen den interpretazio-egituraketa osatzen joatea, batetik, eragileen ekarpenak jasoz, eta bestetik, interpretaziorako bi baliabide herritarren eta bisitarien eskura jarriz: herriko ondare elementu eta lekuen azalpenerako seinalizazioa eta udalerriaren bisita interaktiborako gailu mugikorretarako aplikazioa.

DesKRIBAPENA

Hasiera batean, eta udalaren eskariaz, Itsas Ondarearen Interpretazio Planari ekin genion, beti ere Euskal Kostaldeko Geoparkearen txosten eta ekarpenak aintzat harturik. Behin Plana landuta eta onartuta izan, horren baitan garatu beharreko ekimenak zehaztu ziren.Lanak bi ildo ditu:Batetik,

Mutrikuko Itsas Ondare Natural eta Kulturalaren Interpretazio Plana inplikatutako sektoreetako ordezkariei (ostalaritza eta merkataritza, turismo zerbitzuak, arrantza sektorea, baserritarrak…) eta oro har, herriko garapen ekonomikoarekin loturiko eragileei azaldu, beraien iritzia eta ekarpenak jasotzeko.   

Bestetik,

Mutrikuko Itsas Ondare Natural eta Kulturalaren Interpretazio Planean jasotzen diren bi baliabide Seinalizazio interpretatiboaren euskarrien eta gailu mugikorretarako aplikazioaren (App) edukiak eta diseinua garatu eta produzitzea.

  • Lehen fasean,  seinalizazioaren eta aplikazioaren edukien garapena eta diseinua egin da. Erabaki oso egokia izan da bi baliabideak batera diseinatzea, egitasmoari uniformetasuna eta koherentzia eman diolako. Ideia hau sendotzeko proiektuaren eta “Mutriku, euskal itsasoaren talaia” kontzeptuaren irudia ere garatu dira, beti ere udalaren eta Geoparkearen irudi korporatiboarekin koherentzian.
  • Bigarren fasean, seinaleak (totemak) ekoiztu eta jarri dira eta aplikazioari dagozkion eduki audiobisualak eta lan teknologikoak (programazioa, plataforma desberdinetarako -Android, IOS- egokitzapenak,…) garatzen ari gara, erabiltzaileen esku uzteko.