2016/11/30

Emakumeak, elementu gakoak Bilboren Historian

Emakumeek Bilboko Historian utzitako arrastoaz aritu dira hogeina aditu baino gehiago, hauen ekarpena argitara ekarriz

Azaroaren 28tik 29ra bitartean Bidebarrietako Kulturgunean emakumeak izan dira protagonista Eusko Ikaskuntzak Bilboko Udalarekin batera antolatu duen Bilboko Historiaren XX. Sinposioan.

"Emakumeak Bilboren Historian" izenburupean 2 egunez aurkeztutako 17 hitzaldietan abiatu dute eztabaida emakumeak politika, kultura edo lana bezalako arloetan Bilboren Historian izandako garrantziaz. Horrela, Bilbok dituen 700 urte baino gehiagoko Historian zehar emakumeen paperari nabarmentasuna eman nahi izan zaio, euren historia berreskuratuz, modu pertsonal zein kolektiboan.

Irekiera hitzaldia Madrilgo Unibertsitate Complutensetik zetorren Mirta Núñez Díaz-Balart irakasleak eman zuen, frankismoaren garaian emakumeen errepresioaz aritu zena. Amaiera hitzaldia, aldiz, Toti Martínez de Lezea idazleak burutu zuen "Euskal emakumearen beste historioa" izenburuarekin.

100 pertsona inguru bildu dira egun bakoitzean Bidebarrieta Kulturgunean, saioak entzun eta ostean burutzen ziren eztabaidetan bizitazunez parte hartuz. Gainera, saio guztiak streaming bidez eman ziren zuzenean eta ikusgai daude Eusko Ikaskuntzaren orrialdean (www.eusko-ikaskuntza.eus).

Sinposioaren argazkiak jeitsi

(argazki orokorra / Rosa Miren Pagola - Justo Ezenarro)

 

PRENTSAREKIN HARREMANAK
618 184 949 /  komunikazioa@eusko-ikaskuntza.eus

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp