Eusko Ikaskuntza, 2018ko Arabako Domina

Mendeurrena

Eusko Ikaskuntza, 2018ko Arabako Domina

Ordutegia eta data:
2018/04/28 13:15
Tokia:
Artium Museoa. Vitoria-Gasteiz

Arabako Foru Aldundiaren errekonozimendu gorenetariko hau Araba eta Euskadi osoko hizkuntza, gizarte eta kulturaren ondareari egindako ekarpena eta emandako bultzada omendu nahi izan du.

Une berezian heltzen zaio erakundeari, bere sorreratik 100 urte bete behar dituenean. Mende honetan ekarpen handia egin duen erakundea izan da Eusko Ikaskuntza, ez bakarrik Arabarentzat baita Euskal Herriarentzat bere osotasun guztian ere. Gainera, ibilbide historiko luzea badu ere, aurrera begira eta etengabeko jardunean ari den erakundea da eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak aitortu duenez "Arabaren eta Euskadiren hizkuntza, gizarte eta kultur ondarearen sustatzaile eta eragile moduan egindako lana itzela eta goresgarria izan da" eta "beren inguruan jatorri geografiko, akademiko eta ideologiko ezberdinetako emakume eta gizonak biltzen jakin du, egiteko zehatz baten inguruan: Euskal Herriaren oraina, iragana eta etorkizuna".

Saria Euskaltzaindiarekin batera ere jasoko du erakundeak, biei egokitu baitzaizkie saria, apirilaren 28an, Gasteizen, San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren eguneko ospakizunarekin bat eginez.