Gizarte foroa: Gobernantza demokratikoa

2018/05/24 15:00-19:30

Eureka! Zientzia Museoa. Donostia

GEROA ELKAR-EKIN

Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena baliatuz, eta marko horretan ospatuko den XVIII. Kongresua, bi urtez “euskal lurraldeen kohesioa eta elkarkidetza” izan dugu hizpide arlo desberdinetan: sozio-ekonomia, gizartea eta kultura (aniztasuna eta kohesio bideak) euskara eta gobernantza demokratikoa. Gure azken helburua euskal lurraldeen kohesioa eta elkarkidetza eraikitzen lagunduko digun Liburu zuria askoren artean idaztea delarik.

Gure errealitate poliedrikoa islatze aldera, lurralde guztietako aditu askoren ekarpenak biltzen duen Liburu berdea da gure abiapuntua. Arloz-arlo jasotako gakoek elkarlanean osatutako egoeraren diagnostikoa jasotzen du.

Liburu berde horren konklusioak martxoa-apirila bitartean gauzatutako “herritarren mahaietan” kontrastatu ditugu eta handik ateratako edukietan oinarrituta gai horien inguruko “herritarren galderak” sortu dira. Herritarren galdera horiek eragile sozial eta politikoei helaraziko dizkiegu eta foroetan bilduta modu partehartzailean landuko dira erantzun eta eszenatoki desberdinak.

Foro hauetan, esan bezala, eragileak biltzeko asmoa dugu, alderdiak eta Euskal Herriko gizarte zibil antolatua. Foroetan luzatzen diren ideiak urria-azaroa bitartean gauzatuko direen kongresu saioetara eramango dira eta euskal lurraldeen liburu zurian txertatuko dira. Aldi berean, eragileei aukera emango zaie beraien eszenatoki propioak idatziz helarazteko Eusko Ikaskuntzari, aipatutako liburuan eranskin gisa jasotzeko.

Partekatu:
Facebook Twitter Google Whatsapp