Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresua: izen-ematea zabalik

XVIII. Kongresua: Geroa Elkar-Ekin

2018/07/12

Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresua: izen-ematea zabalik

Zabalik dago jada Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuko (urriaren 5etik azaroaren 23ra) programako sei saioetan parte hartzeko izen-ematea.

Geroa Elkar-Ekin / El futuro que nos (re)une / Notre futur ensemble goiburutzat hartuta, Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresua bost saiotan egituratuko da, Eusko Ikaskuntzak 2015etik landu dituen proiektu nagusi bakoitzeko lana eta ondorioak azaltzeko beste bat. Abiapuntu komuna gai bakoitzean gizarteak planteatzen dituen oinari eta eszenatoki posibleak biltzen dituen Liburu Zuria izango da.

Azaroaren 24an ekitaldi instituzionala izango da autoritate, Eusko Ikaskuntzako kide, kongresukide eta gizarte zibilarekin. Festa eta partaidetza giroko jarduerek euskal kulturaren hiriburu bihurtuko dute Oñati. Guztiak gaude gonbidatuta egun berezi horretara.

 

Bost saio, bost hiriburutan

Irekiera saioa Baionan izango da urriaren 5ean. Orduan aurkeztuko dira gogoeta kolektiboaren bidez egindako lanaren emaitzak euskal gizartearen mende erdialdeko egoerari buruz: Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea.

Euskara izango da kongresuko gai nagusia urriaren 19an, Gasteizen. Hurrengo hamarkadetan euskalgintzaren errealitate berria osatzen laguntzea da helburua. Horri buruz aritu dira eztabaidan e5: Euskararen Etorkizuneko Eszenatokiak Elkarrekin Eraikitzen proiektuan parte hartu duten pertsonak.

Urriaren 26an, Iruñean, Gizartea: aniztasuna eta kohesioa buruzko saioa izango da, euskal gizartearen kultura eta identitate errealitateari buruz arituko dira.

Azaleratzen ari diren eredu sozio-ekonomiko eta enpresa ereduak aztertzea eta proposamen ausartak egitea gure etorkizuneko erronka handien inguruan: hori da Garapen sozio-ekonomikoaren proiektuaren helburua eta azaroaren 9an izango da kongresua, Bilbon.

Azkenik, Gobernantza demokratikoari buruzko saioa Donostian izango da azaroaren 16an, eta, bertan, Euskal Herriko lurraldeen arteko kohesioa eta gobernantza eredu berriei buruzko proposamenak zehaztuko dira.

Bost saio horietako emaitzek Oñatiko saioan bat egingo dute, azaroaren 23an, ostiralez, eta Kongresuko emaitza nagusiak aurkeztuko dira bertan.

 

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp