Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria 2017: deialdia zabalik

Sariak

Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria 2017: deialdia zabalik

Ordutegia eta data:
2017/05/08 - 2017/06/25
Tokia:

Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria 1983an sortu zuen Eusko Ikaskuntzak Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsutzat hartzen den obra osoa (opera omnia) egin duten pertsonei aitorpena egiteko xedez.

Zabalik da dagoeneko 2017ko Manuel Lekuona Sarira hautagaitzak aurkezteko epea.

Sariaren xedea Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen garrantzitsutzat hartzen den obra osoa (opera omnia) burutu duten pertsonei aitorpena egitea da.

Balio unibertsala, bizitzako ibilbidea, ekarpen adierazgarria Euskal Gizarte eta Kulturari egin izana eta bere obraren dibulgazioa dira sariaren balioespen-irizpideak.

Ekainaren 25era arte irekita egongo da epea hautagaitzak aurkezteko. Oinarriak ikusi.