Eusko Diaspora gaualdia

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak

Eusko Diaspora gaualdia

Ordutegia eta data:
2017/07/19 18:00
Tokia:
Eusko Ikaskuntza - Baiona

Datorren uztailaren 19ean, 18tatik goiti, Eusko ikaskuntza elkarteak Eusko Diaspora proiekturen inguruan gaualdi bat antolatzen du eusko-diaspora.eus webgunearen berrikuntza eta estreinaldiaren kari.

Berritua, eguneratua, ergonomikoa eta eskugarriagoa, mundu osoko euskaldudei zuzendua den webgune berriak topagune, kooperazio et informazio plataforma errola segituko du. Linean jarria izanen da uztailaren hastapenean.

Eusko Diaspora proiektua 2013an hasi zen euskal diaspora eta Euskal Herriaren arteko zubiak sortzeko mundo osoan zehar. Proiektua aintzina joan da eta gaurregun Euskal herriaren erakargarritasunaz ere arduratzen da. Helburu hori buruan edukita Eusko diasporak, diasporatik jiten diren gazteak erakarri nahi ditu, izan hemen ikasteko eta bizitzeko gisan. Horregatik gure webgune berrian Iparraldeko formakuntzeri buruzko sail bat plantan jarria izan da, horretan ikastetxeeri buruzko informazioak, eta estekak aurkitzen ahalko dira eta bestalde erregularki artikulu, irakasle baita ikasleen lekukotasunez eta berriz elikatua izanen da.

Bestalde Eusko Diaspora webguneak Euskal Herriko baita diasporako iniziatiba kulturalei buruzko informazioak hedatzen  eta Euskaldunen arteko harremanak sortzenv eta garatzen  segituko du. Bukatzeko Eusko Diasporak erakunde eta enpresekiko kidetzak garatzen eta berriak sortzen jarraituko du, iniziatibak, lan eta ikastaro anuntzioak hedatuko ditu. 

Uztailaren 19an iraganen den gaualdian, webgunearen aurkezpenaren ondotik, Ibaialde Indianoak elkarteak Ternua eta Saint-Pierre-eta-Miquelon artean eginen duten  ibilaldia azalduko digu, eta haien desmartxa aurkeztuko.

Bestalde ibilaldia segituko eta filmatuko duen Caroline Richter filmegilea ere hor izanen da eta bi hitzez bere  lanaren berri emanen digu.

Ipar Amerikako diasporako komunitate ezberdinentan bizi izan diren petsonen lekukotasunak entzuten ahalko ditugu.

Bukatzeko Jon Maia eta Xumai Murua bertsolariek zonbait bertsorekin bukatuko dituzte hitzaldiak.

Bistan dena, hitzaldi eta bertsoen ondotik, gure partaideeri esker zintzur bustitze eta pintxoak proposatuko dizkizuegu.

Informazio gehiagorentzat:

Pour toutes informations complémentaires : oihana.zamponi.gale@eusko-ikaskuntza.eus
05.59.59.82.92 edo 06.59.76.81.03 edo 51 quai Jaureguiberry 64100 Bayonne