"Cruce de caminos. La cuenca de Lumbier-Aoiz y las fronteras de Navarra" hitzaldia

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak

"Cruce de caminos. La cuenca de Lumbier-Aoiz y las fronteras de Navarra" hitzaldia

Ordutegia eta data:
2017/02/18 19:30
Tokia:
Ripodaseko Kultura Aretoa

Eusko Ikaskuntza eta Urraul Beitiko hitzarmenaren baitan, datorren otsailaren 18an, larunbata, arratsaldeko 19:30etan Eusko Ikaskuntzako kide eta historiagile den Ana Zabalza Seguinek herriaren ibilbide historikoaren inguruko mintzaldia emanen du Ripodasen, Areto Kulturalean. Nafarroako Unibertsitateko irakasleak azpimarratu eginen du Zangotzako merindadeak, eta bereziki Urraul Beitik, duen izaera eta posizio berezia Nafarroa osoaren baitan. Historiagilearen arabera, Behe Erdi Aroan oparotasun eta osotasun demografiko garaiak bizi ondoren, Nafarroaren konkistak eta Gaztelaren baitan sartzeak erabat aldatuko zuen lurralde honen lekua erresumaren barnean. Ikertzaileak azalduko digu nola bilakatu zen Aragoirekiko muga leku arriskutsu, bandolerismoa dela eta; komertzioa eten egin zen eta eskualdearen gainbehera etorri zen, nahiz eta bere antzinako ondarea mantendu zen ia aldaketarik ez baitzuen jasan.