Bilbori buruzko historia, XXI. Sinposioa

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak

Bilbori buruzko historia, XXI. Sinposioa

Ordutegia eta data:
2017/11/28 - 2017/11/29
Tokia:
Eusko Ikaskuntza

1917ko abuztuko greba orokorraren, euskal autogobernuaren aldarrikapenaren eta Bilboko lehendabiziko alkatetza demokratikoaren ehungarren urteurrena

1917an Bilboko Udal gobernu berria eratu zen eta gehiengoaren erabakiz Mario Arana aukeratu zuten alkate. Gobernu zentralak zinegotzien erabakia errespetatu zuen. Urte hartako abuztuan, langileen greba orokorrak oihartzun handia lortu eta ejertzitoaren errepresioarekin isilarazi nahi izan ziren protestak. Aldi berean, 1917ko uztailetik jada, euskal autogobernuaren inguruko eztabaidak gero eta nabarmenagoak egin ziren. Horren harira Bilboko udalak protagonismo berezia jaso zuen prozesuan zehar. Era berean, Bilbok modernizatze prozesu sakona esperimentatu zuen, ezaugarri kosmopolitadun metropolia bihurtzeko bideari ekin ziolarik.

Bilboren historiari buruzko Sinposioan, 1917ko urteurrena ospatu nahi da. Bilboren Historiari buruzko XXI. Sinposioak hurrengo gaien inguruan oinarrituko ditu bere helburuak: Greba orokorrean parte hartu zuten langileak eta hauek izan zuten protagonismoa, grebarekin zerikusia izan zuten bestelako protagonisten historiak, Bilboko Udal demokratikoaren nondik norakoak, urte hauetako Bilboko gizarte berria eta euskal autogobernuaren inguruko eztabaidak eta aldarrikapenak.

XXI. Sinposioan parte hartu nahi duenak,2017ko urriaren 1a baino lehen Eusko Ikaskuntzako egoitzara e-mailez bidali beharko ditu proposamenaren izenburua, laburpena (gehienez 100 hitzez osatua), egile edo egileen izen-abizenak, helbidea eta harremanetarako telefono zenbaki bat.

Onarturiko komunikazioen testu osoa 2017ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da, euskarri informatikoan, Word programan, espazio bikoitzez, helvetica 12 neurriko letra eta Bidebarrieta aldizkariak originalak aurkezteko dituen ohiko arauak beteko ditu (www.bidebarrieta.com). Luzera DIN A-4 formatuko 20 orri ingurukoa izatea gomendatzen da.