Baztango etxebizitzen biziberritzea: arazoak eta irtenbideak

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak

Baztango etxebizitzen biziberritzea: arazoak eta irtenbideak

Ordutegia eta data:
2018/03/23 16:00 - 19:30
Tokia:
Baztango Udaletxea. Pleno Aretoa

Jardunaldi honetan Baztango eta inguruko etxebizitza hutsek duten problematikaz eta hauek biziberritzeko aukeren inguruansolastuko gara. Horretarako, lehenik arazo zehatz honen atzean dagoen hausnarketa zabalago batera joko dugu, hau da, landa inguruneak biziberritzeko erronka sozio-produktibo eta demografikoen gainekoa. Ondoren, egoera hauei aurre egiteko egun dauden tresna eta politika publiko zehatz batzuen berri izango dugu. Azkenik, ikuspegi arkitektoniko batetik, etxebizitzen biziberritzerako aukera eta oztopoen inguruan jardungo dugu. Amaieran, entzulegoari gonbitea luzatuko zaio euren kezka eta iritziak plazaratzeko.

EGITARAUA

16:00-16:15   Irekiera

Joseba Otondo, Baztango alkatea

16:15-17:00   Euskal Herriko landa-giroko geografia, demografia eta etxebizitza

Julen Landa, Gaindegia

17:00-17:45   Etxebizitzen errehabilitaziorako eta alokairurako proposamenak eta laguntza publikoak

Arantza Arregui Alberro, Aintzane Oiz eta Xabier Urtiaga (LURSAREA, NASUVINSA)

17:45-18:15   Atsedenaldia

18:15-19.00   Baztanaldeako arkitektoen mahai-ingurua

19:00-19:30   Eztabaida: galderak eta iritziak

19:30   Itxiera

Jardunaldia euskaraz burutuko da eta euskara-gaztelera itzulpen zerbitzua eskainiko da.