Pentsamendu ireki, plural eta independenterako guneetan parte hartzeko aukera izatea, eta ikuspegi zientifiko, ireki eta diziplina anitzekotik abiatuta azterketa, ikerketa eta ezagutza aplikatuaren sustapena bultzatzea.
Gizarte zibilaren aktibazioan lan egitea eta jendartea ahalduntzeko eta aldaketen protagonista bilakatzeko baliabideak eta ezagutza eskaintzea.
Gizarte-erronka estrategikoei buruzko azterketa eta hausnarketa bultzatzea, eta gai horiei erantzun berritzaileak eskaintzea. Modu horretan, eraldaketa ahalbidetzea, gizartetik abiatuta eta gizartearekin bat.
Erakunde eta elkarteekin kolaboratu ezagutza sareak sortzeko.
Aingeru Epaltza Ruiz de Alda:
"Erraza da: jakintzaren eta kulturaren esparru zabaletik, Euskal Herrian sorturik eta Euskal Herriko ikuspegiz munduari begiratzen dion erakunde bateko kide izatea, aberagasgarria, lagungarria eta pizgarria izanen zaidala uste dut, eta, beharbada, ekarpenen bat egiteko aukera ere emanen dit. Azaltzen zailena da nola ez naizen, orain arte, Eusko Ikaskuntzako kidea izan".
"Euskal Herriak anitz bezain sendo biziraun dezan, hemendik 100 urtera non egotea nahiko genukeen hausnartzeko gogoeta kolektiboa sustatzea ezinbestekoa iruditzen zaidalako".
Arantza Acha de la Presa:
"Eusko Ikaskuntza es un espacio imprescindible para reflexionar conjuntamente sobre los retos que nos encontramos como sociedad. Un grupo plural de personas que desde el conocimiento y el humanismo, queremos avanzar y transformar nuestra sociedad".