Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- ARGIZAGI EDERRA
- Testu normalizatua
- ARGIZAGI EDERRA
- Kantutegia
- Douze Chansons Amoureuses du Pays Basque Français
- Argitalpenaren urtea
- 1891
- Argitaletxea
- Argitalpen tokia
- PARIS
- Jasotako tokia
- Biltzailea
- BORDES, CHARLES
BEREZKO TESTUA
1. - Argizagi ederra, argi egidazu:Oraino bide luzean joan beharra nuzu;
Gaun huntan nahi nuke maitea kausitu.
Haren bortharaino argi egidazu,
2. - Lotara ziradea, lozale pollita?
Lotara ez bazira so'gin dazu leihora,
Eta egiaz mintza, oi! izar ederra,
Zur'ama othe denez oraino lotara.
3. -Etcheak eder du, bai, saihetsean labe;
Zer ala zu ez zauke goardiarik gabe?
Maitea, ni ez nauke egia erran gabe,
Noiztanka holakoak tronpatzen dirare.
4. - Kanpotik sarthu, eta barnera ondoan,
Maitearekin nindagon, oi! gustu onean;
Amak, hautemanikan, oi, uste gabean
Gianetik jautsi zaukun kolera handitan.
5. - Zu zinela ez nuen gogoan phasatzen,
Niri heben berean afrontu egiten;
Jenden erranez ez niz ez orai estonatzen,
Etsnplu dudanean nihaurek ikhusten.
6. - Orai banohako, adios erranik;
Berriz jiteko ere ez esparantzarik.
Kitatzen ez banuzu arras bihotzetik,
Zure ganako bidea hautseko dut nik.
7. - Jenedek erraiten dute hal'ezdena frango,
Izar charmagarria, zur'et'enetako,
Gu ez girela gisan elgarrekilako:
Bi hok akort bagire, nori zer dohako?"