Musiker. Cuadernos de Música

Musiker. Cuadernos de Música

Eusko Ikaskuntzaren Saileko Koadernoak 1982an sortu ziren, sailkako argitalpen gisa, Sail Zientifikoetako ikertzaileek buruturiko ikerketak eta lanak ezagutzera ematearren. Era berean, koaderno horietako batzuek ale monografikoak biltzen dituzte, eta horietan jardunaldien aktak, ikerketa bekak eta omenaldiak agertu ohi dira. Koadernoak dagozkien jakintza alorreko ikertzaileei, unibertsitarioei eta interesdunei zuzendurik daude. Dagokion Idazketa Batzordeak zuzentzen du argitalpen sail bakoitza.

Lehenengo "Cuadernos de Sección. Música" agerkaria 1983an argitaratu zen. Izenburu horrekin plazaratu ziren lehen zortzi aleak (1983-1996). Bederatzigarrenetik aurrera (1997), izenburua aldatu zuen: Musiker. Cuadernos de Música.

2010tik, Musiker. Cuadernos de Música aldizkaria, formato digitalean argitaratzen da eta artikuluak, doan irakurri eta deskargatu daitezke.

Originalak aurkezteko arauak

Buscador

Bilaketa aurreratua