Eusko Ikaskuntzen Kongresuak

Eusko Ikaskuntzen Kongresuak

Eusko Ikaskuntzaren Kongresuak dira Eusko Ikaskuntzak bere historian zehar burutu dituen jardun funtsezko eta egituratzaileetako bat. Elkartea bera haietako lehenean sortu zen, Oñatin 1918an egindakoan, beste sei kongresu egin zituela lehen aldi hartan (1918-1934) eta zazpigarrena ere prestatu zuen, nahiz Espainiako Gerrak galarazi egin zuen. Gerra ondoko aldian beste bi kongresu egin ziren Iparraldean. 1983an berriro abiarazi zuen Eusko Ikaskuntzak bere kongresu jarduera, Bilbon egindako IX. Kongresuaren bidez.

Bildumaren argitalpenen zerrenda

Titulua Zenbakia Data
Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua: Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza 17 2012
Eusko Ikaskuntzaren XVI. Kongresua: Bilbo, 2005. Garapen Iraunkorra-IT. etorkizuna 16 2006
Eusko Ikaskuntzaren XV. Kongresua: Donostia-Baiona 2001. Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak 15 2002
Eusko Ikaskuntzaren XIV. Kongresua: Donostia 1997. Informazioaren gizartea 14 1998
Eusko Ikaskuntzaren XIII. Kongresua: Zamudio 1995. Zientzia, teknologia eta gizarte aldaketa Euskal Herrian 13 1996
Eusko Ikaskuntzaren XII. Kongresua: Vitoria-Gasteiz 1993. Euskal Ikaskuntzak hezkuntza sarean 12 1995
Eusko Ikaskuntzaren XI. Kongresua: Donostia 1991. Kultur antolabide berriak: Euskal Herria eta Europa 11 1992
Eusko Ikaskuntzaren X. Kongresua: Iruñea 1987. Artxiboak, Liburutegiak, Museoak 10 1988
Eusko Ikaskuntzaren IX. Kongresua: Bilbo 1983. Gaurko euskal gizartearen sorburu hurbilak. XVIII-XIX. Mendeak 9 1984
Eusko Ikaskuntzaren VIII. Kongresua: 1954an Baiona, Ustaritz. 8 2003
Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresua: 1948an Biarritz. 7 2003
Eusko Ikaskuntzaren V. Kongresua: Bergara 1930. Euskal arte herrikoia 5 1934
Eusko Ikaskuntzaren IV. Kongresua: Gasteiz 1926. Lanbide orientazioa eta irakaskuntza 4 1927
Eusko Ikaskuntzaren III. Kongresua: Gernika 1922. Hizkuntza eta irakaskuntza 3 1922
Eusko Ikaskuntzaren II. Kongresua: Iruñea 1920. Irakaskuntza eta arazo ekonomiko-sozialak 2 1920
Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresua: Oñate 1918. Bajo el patrocinio de las Diputaciones Vascas 1 1919

Buscador

Bilaketa aurreratua