Eusko Ikaskuntzen Kongresuak

Eusko Ikaskuntzaren XIV. Kongresua: Donostia 1997. Informazioaren gizartea

Eusko Ikaskuntzaren XIV. Kongresua: Donostia 1997. Informazioaren gizartea

Egileak: Maxwell, Christine... [et al.]

Argitalpen urtea:
1998
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-89516-62-6

Laburpena

Fenomeno bera deskribatzeko hainbat izendatze mota saiatu badira ere, zalantzarik gabe, mundu mailan Informazioaren Gizartea izena zabalduena da mendeko azken bi hamarkadetako iraultza sozial eta kultural bereziena adierazteko, nahiz eta fenomeno honek XXI. mendean lortuko bide duen hedadura osoa. Informaziorako sarbidearen globalizazio hau, dakartzan era guztietako ondorioekin, teknologia berriak Informatika eta Telekomunikazioen alorretan aplikatzetik dator, horiek munduko edozein aldetako hainbat jardueraren sektoreei buruzko informaziora iristeko modu eroso eta azkarra bideratzen baitute, teknologia alor biotan ezagupen berezirik behar ez delarik.

Eusko Ikaskuntzak, errealitate horietaz oharturik, egoki iritzi zion bere XIV. Kongresua gai honi eskaintzea, beronen inguruan gogoeta sakona egitearren. Hausnarketa horren helburua bikoitza zen: alde batetik, Euskal Herriko jarduera-esparru eta gizarte-maila guztietan agertuz joango diren ondorioak aurrikustea eta, bestetik, teknologia berri horiek garatuagoak eta erabiliagoak diren herrialdeetan dagoeneko nabaritzen ari diren eraginak ezagutzera ematea, seguru baikaude teknologia berriok, gure gizarte, kultura eta ekonomia ezaugarriei egokiturik, aldez edo moldez ukitu egingo gaituztela datozen urteetan.

1997ko Azaroaren 25, 26, eta 27 egunetan egindako Kongresua modulutan egituraturik zegoen:

Informazioaren Gizartea, Lana Enpresetan, Administrazioan eta Lanbide Liberaletan, Zerbitzuak Herritarrentzat eta Enpresentzat, eta Unibertsitate-aurre, Unibertsitate eta Graduazio-ondoko Hezkuntza. Bestalde, Kongresuko ekitaldiak burutzeko egoitza anitzeko aukera egin genuen, halako eran non ekitaldi horiek sei hiritatik jarraitu ahal izan ziren (Donostia, Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Baiona eta Madril). Kongresua bost modulutan egituratua izanik, horietako bakoitzak bere egoitza nagusia zuen eta ekitaldiak zuzenean jarraitu ahal ziren bertatik, gainerako bost egoitzetan bideo-hitzaldi bidez jarrai zitezkeelarik.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua