Zer egin euskaraz garatu nahi duen komunitatearen ametsak lortzeko?

XVIII. Kongresua: Geroa Elkar-Ekin

2018/05/23

Zer egin euskaraz garatu nahi duen komunitatearen ametsak lortzeko?

Ekainaren 8an e5 proiektuaren azken mintegian parte hartu!

Mintegi honen abiapuntua pasa den otsailaren 23an egin genuen bigarren mintegiaren emaitzak izango ditugu. Saio hartan, sorkuntza tailer baten bitartez, komunitate-kapital bakoitzaren 2040 urterako eszenarioak irudikatu genituen.

Ariketa hartatik emaitza interesgarri eta aberatsak atera ziren, eta oraingoan, datorren ekainaren 8ko mintegian, irudikatu ditugun konstelazio horiek eskuratzeko landu behar diren gaitasunak eta egin beharko diren inbertsioak identifikatzen jardungo gara.

Hirugarren mintegi honek badu, halaber, bigarren helburu bat; Geroa Elkar-Ekin Kongresuaren urriak 19ko saioan aurkeztuko diren proposamenak adostea.

e5 proiektuan jasotako helburuak eta azpi-helburuak maila pertsonalean parte hartzen duten pertsona multzo bati esker burutzen ari gara: euskalgintzan dabiltzan eragile eta arituekin, erakundeetako ordezkariekin, unibertsitateko irakasle eta ikasleekin eta adituekin besteak beste.

Hortaz, maila pertsonalean proiektu honetan parte hartu nahi baduzu, animatu ekainaren 8ko mintegian parte hartzen! Etorkizuneko eszenarioetara heltzeko bidea diseinatzean lagunduko gaituzu eta proposamenak lantzeko aukera izango duzu.

Ekainaren 8ko egitarauaren aurrerapena:

15:30-16:00  Harrera

16:00-16:10  Ongi etorria

16:10-16:30  e5 proiektua: aurreko lanketaren emaitzen aurkezpena

16:30-18:45  Diseinu tailerra: Bide orriaren arkitektura lantzen

18:45-19:00  Itxiera: Diseinu tailerraren emaitzak

Datozen egunetan hirugarren mintegiaren dokumentazioa zabalduko dugu parte hartzaileen artean, informazio guztia jasotzeko izen-emate orria osatu!

Zabaldu zure inguruan interesgarria iruditzen bazaizu!

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp