Urteko Galdera: Mayte Sancho, Eneko Bidegain, Urkiri Salaberria

Urteko Galdera

2018/05/11

Urteko Galdera: Mayte Sancho, Eneko Bidegain, Urkiri Salaberria

Hiru ekarpen berri gehitu zaizkio Urteko Galderari. 2018an honi erantzuten dio: Euskal Herriaren etorkizuna, ¿zer eta nola?

Matia Institutu Gerontologikoko zuzendari zientifiko den Mayte Sanchok zahartzaroaren ikuspegitik erantzun dio galderari. Gero eta gehiago bizi den gizarte baterantz goazela azaltzen du eta horrek etorkizunerako erronka garrantzitsuak planteatzen dituela, etorkizunerako utzi ezin direnak eta oraintxe bertan prestatzen hasi behar dugula.

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzuneko Komunikazioko irakasle eta ikerlari Eneko Bidegainek egoera politiko eta kulturalaren azterketa kritikoa egin du. Bidegainen ustez, Euskal Herriaren etorkizunerako ezinbestekoa da lurralde batasuna identitate kolektibo eta kulturaren baitan. 

Azkenik, Kultur Ondarean espezialista den Urkiri Salaberriak memoria historikoaren eta sustraien balorea azpimarratu ditu egokitzeko gaitasunaz baliatuz etorkizunari aurre egiteko gai izan behar duen herriarentzat, erantzun gisa idatzi duen testu poetikoan. 

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp