Urteko Galdera 2017: Hannot Rodríguez / Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, Filosofia Saila

Urteko Galdera

2017/02/15

Urteko Galdera 2017: Hannot Rodríguez / Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, Filosofia Saila

Zer da gizakia izatea gaur egun?

Gaur egungo, XXI. mendearen bigarren hamarkadako gizatasunaren bereizgarriak zeintzuk diren azaltzea ausarkeria bat besterik ezin du izan. Auskalo gizakia zer den, izan gaur, atzo, edo herenegun. Noski, horrek ez du esan nahi gizakiari buruzko hausnarketak egin ezin direnik, eta ezta hausnarketa horien harira bereizgarri jakin batzuk identifikatu ezin direnik ere. Hori bai, beti ere eremu zehatz batzuei erreparatzen ari gatzaizkiela onartzen badugu—eta, hortaz, bestelako aukeraketa zilegiak egiterik badagoela onartuta. Izan ere, zeintzuk dira gizatasunaren ezaugarriak identifikatu eta azaltzeko aintzat hartu beharko genituzkeen dimentsioak? Biologikoak ote? Psikologiko edo kognitiboak? Sozialak edo kulturalak? Politikoak? Estetikoak? Eta horien guztien arteko harremanei nola heldu beharko genieke? Eta abar.

Jarraitu irakurtzen 

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp