Unesco Etxearen "Eman minutu 1" lehiaketan Euskarazko minuturik onenaren Saria emango du Eusko Ikaskuntzak

Proiektuak

2017/11/21

Unesco Etxearen "Eman minutu 1" lehiaketan Euskarazko minuturik onenaren Saria emango du Eusko Ikaskuntzak

Minutu bateko ikus-entzunezko lanen lehiaketaren 8. Edizio honetan, “Hezkuntza inklusibo eta ekitatiboaren alde” burututako lanak sarituko dira.

‘Unesco Etxea – Euskal Herriko Unesco Zentroa’ nazioarteko bokazioa duen euskal Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Erakunde honek sustatutako ‘Eman minutu bat …ren alde’ lehiaketak giza eskubideak hobekien defendatu, bultzatu, aldarrikatu edota zabaltzen dituen minutu bateko ikus-entzunezkoak saritzen ditu.

Edizio bakoitzean gai bati buruzko lanak aurkezten dira. Honela, aurtengo edizioan, “Hezkuntza inklusio eta ekitatiboa” gaia hautatu da.

Eusko Ikaskuntzak sari honetan euskarazko lanak aurkeztera animatu nahi zaitu. Kontuan izan euskarazko minuturik hoberena sarituko dela. Lehiaketaren oinarriak ezagutzeko sakatu hemen. Lanak aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 31an amaitzen da. 

Eusko Ikaskuntzak bat egiten du Unescoren GIH-ekin (Garapen Iraunkorreko Helburuak), eta horrela adierazi zuen “17 erakunde, 17 GIH” ekitaldian Garapen Iraunkorreko 4. Helburuarekin bere konpromezua erakutsiz. Helburu honen bidez, guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukera bultzatzea bilatzen da, arreta berezia jarriz Hezkuntza Giza Eskubide bezala defendatzen duen gizarte kritiko eta solidarioari.

Lehiaketaren berri eta aurreko edizioetako lanak ikusteko lotura hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp