Solasaldiak / Urteko Galdera

Solasaldiak

2018/06/20

Solasaldiak / Urteko Galdera

Zahartzearen ikerketa eta errealitate horren azterketa dira hil honetako Solasaldien ardatz. Era berean, Euskal Herria iraunkorra da 2018ko galderen erantzunak eragingo dituena.

Idoia Zarrazquin EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultateko alboko irakasle da eta Adriana Martínez Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta egun APTES (Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartea) zuzentzen du. Azken solasaldian biak zahartzeaz arituko dira ikuspegi desberdinetatik: kontzeptuaren positibizazioa, adinagatiko diskriminazioa, bizitza komunitarioa eta komunitate ideala, teknologia eta zahartzea… Elkarrizketa interesgarri hau Euskonews aldizkariaren 730. zenbakian ikus daiteke.

Bestalde, Itsas Ingeniari, Ekonomia eta Enpresa Master eta Logistika Integral eta Hezkuntza Berrikuntzan aditu den José Félix Basozabalek Urteko Galderari ekarpena egin dio: Euskal Herriaren etorkizuna, zer eta nola? Bere erantzunak galderako bi terminotan jarri du arreta: zer eta nola. Lehenengoari Garapen Jasangarriko 17 helbururekin erantzuten dio eta bigarrena, norabide horretan eraman behar gaituzten baloreak gogoratuz erantzun du.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp