Solasaldiak: Joan Mari Torrealdai eta Joxe Azurmendi

Solasaldiak

2018/07/11

Solasaldiak: Joan Mari Torrealdai eta Joxe Azurmendi

“Solasaldiak” atalak Joan Mari Torrealdai soziologo, idazle eta euskaltzalea eta Joxe Azurmendi filosofoaren arteko elkarrizketa interesgarria berreskuratu du.

Joxe Azurmendik (Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria) eta Joan Mari Torrealdaik (Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria 2015) gerra ondorengo gogorapen pertsonalak oroitu dituzte eta Jakin aldizkaria ikur izan zuen Arantzazuko mugimendu berritzailearen aurretik, bitartean eta ondoren, kulturak, zein euskarak bizi dituzten egoerei buruz aritu dira 40 minutuz.

Politika eta XX. mendeko korronte ideologikoak, eta frankismoak zapaldutako Euskal Herriko mundu itxian izan zuen isla iluna solasaldiaren ardatz izan dute baita. Badira bi intelektual handi horiek “Solasaldiak” ekimenean jorratzen dituzten beste gai batzuk ere, esaterako, askatasun kontzeptuaren garapena eta historiaren irakasketak, kultura minoritarioak mundu globalizatuan eta euskararen etorkizuna.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp