Salvador Ginerren hitzaldia

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2017/05/17

Salvador Ginerren hitzaldia

Egungo soziologian erreferente goren den Salvador Ginerrek hitzaldia eskainiko du ekainaren 9ko Eusko Ikaskuntzaren Batzar Nagusiaren ondoren.

"Construir Europa: el lugar de las naciones sin Estado" izeneko hitzaldia eskainiko du, 19.00etan, Donostiako Miramar Jauregian. Europar eraikuntza aztertuko du iraganeko eta sortzen ari diren ideologia berrien ikuspegitik eta Estaturik gabeko nazioek duten tokiari buruzko gogoeta egingo du. 

Salvador Giner (Bartzelona, 1934) Soziologian Doktore da Chicago eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Universitat de Barcelonako Katedradun eta Soziologiako Departamentuko buru da, bai eta katedradun elkartu Universidad Pompeu i Fabran. Eskolak eman ditu baita Puerto Rico, Reading, Lancaster eta Brunel West London unibertsitateetan eta irakasle gonbidatu gisa aritu da Erroma, Mexiko eta Valenciako (Venezuela) unibertsitateetan; azken honek Doctor Honoris Causa izendatu zuen.

Instituto de Estudios Sociales Avanzados delakoko zuzendari sortzaile izan zen eta Institut d'Estudis Catalans erakundeko lehendakari izan zen 2005etik 2013ra.

Ginerren bibliografia zabal eta garrantzitsuaren artean nabarmentzekoak dira: "Sociología", "Historia del Pensamiento Social", "Carta sobre la Democracia", "Teoría Sociológica Clásica" edo "Carisma y Razón".

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp