"RIEV. Cuadernos 12": Euskal Autogobernuaren etorkizuna

Argitalpenak

2017/05/11

"RIEV. Cuadernos 12": Euskal Autogobernuaren etorkizuna

Argitalpen berri honen jatorria hausnarketa-jardunaldi bat izan da 2016ko apirilaren 20an Vitoria-Gasteizen Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzak eta Eusko Ikaskuntzak antolatuta.

Orain argitara ematen dugun lanak Europako lau Estaturen botere politikoaren lurralde-banaketako ereduen oinarria islatu egiten du. Horretarako, halako zenbait errealitate konparatuen muina, hain zuzen ere, Eskozia-Britainia Handia binomioa, Flandes-Belgikakoa, Suitzaren dimentsio bitxia eta Europar Batasunaren eredu instituzionalizatuak plazan ditugun ereduen heterogeneotasunaren aurrean konponbide gisa eskain dezakeen gaitasuna oinarri harturik.

Jardunaldiak hiru aztergai planteatu zituen: Euskal Autogobernuaren etorkizunari buruzko eztabaida, aniztasunaren balioa, eta Europako lau Estaturen botere politikoaren lurralde-banaketako ereduen azterketa konparatua. Lau Estatu horiek esperientzia luzea eta erantzun heterogeneoak dituzte gai nagusiaren inguruan: nola artikulatu gizarte modernoen gobernantza, horri guztiari gehitu behar zaiolarik ereduen konbergentzia Europa barruan eta Europar Batasunaren beraren, bere erakundeen eta bere ordenamendu juridikoaren erreakzioa halako aniztasunaren aurrean antolamendu-ereduei dagokienez. Hartarako, bi hausnarketa-esparru ere aztertu dira, funtsezkoak biak ere estatu-dimentsio baten barruan batera ageri diren errealitate nazionalek Estatu bakoitzaren barruan plazaratzen dituzten botere politiko handiagoko aldarrikapenen etorkizunarentzat.

"Erabakitzeko eskubidea" izenekoaren inguruan dagoen halako irakinaldi sozial eta politikoaren testuinguruan inoiz baino beharrezkoagoa da burutu ahal izatea hausnarketa sendoetan eta azterketa zorrotz eta sakonetan oinarritutako eztabaidak, argitalpen honetan jasotakoen modukoak, zeren, eztabaida politiko hutsetik haratago, azterketarako metodologia sakona, zorrotza eta kalitate zientifiko kontrastatukoa eskaintzen baitigu.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp