RIEV aldizkariaren zenbaki berri bat kalean

Argitalpenak

2017/02/07

RIEV aldizkariaren zenbaki berri bat kalean

Argitaratu berri den RIEV 61. liburukiaren lehen zenbakiak (2016) bost saiakera jasotzen ditu.

61. liburukiaren lehen zenbakiak (2016) bost saiakera jasotzen ditu, Tribuna sekzioan: K. Díaz Bizkarguenagak Herrialde digitalaren kontzeptua aztertzen du, muga geografiko eta sinbolikoen bidez eraikitako euskal nortasuna, komunitatea eta gizartea ulertzeko; L. Garmendiak eta A. Azpirozek ikerlan bat aurkezten digute, faktore psikologikoek osasunean duten eraginari buruz; Petsche filosofo alemaniarrak pentsamendu filosofikoaren adierazgarritasuna eta filosofiaren mugen tematizazioa defendatzen ditu; L. V. Sánchez zuzendari duen taldeak osasunari lotutako bizi-kalitateari heltzen dio; eta Efimec ikerketa-taldeak sakon aztertzen ditu erabaki etikoak hartzeko ereduak eta erabaki eta portaera etikoetan aintzat har litezkeen aldagaiak. Zenbakia osatzeko, hiru berri eta sei aipamen ere jasotzen dira.

Ikusi aurkibidea

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp