RIEV 61, 2

Argitalpenak

2017/06/14

RIEV 61, 2

“Revista Internacional de los Estudios Vascos” aldizkariak, RIEVek, 61, 2 aleko Tribuna atalean zenbait artikulu argitaratu ditu. 

Ignacio Abella naturalista arabarraren lana zabaltzen du ale honek, batzarreko zuhaitzak ondare eta identitate sinbolo gisa deskribatuz. Euskaraz idatzi dute Haizea Barcenilla eta Ismael Manterolak, azken hogeita hamar urteotako Euskal Herriko Arte kritikari buruz. Ekonomiaren giza dimentsioa hartu du gaitzat Santiago García Echevarriaren testuak izenburu honekin: El desarrollo de la persona: clave de ordenamiento económico-societario. Arrantzaleen alorra aztertzen du Rosa García-Orellán espezialistak industria arrantza eta Donostiako Trintxerpe auzoko 1920eta 1970 urteen arteko galiziar emigrazioaren diziplina arteko gogoeta egiten duelarik. Azkenik, Benjamín Zufiaurrek bere ekarpena egin du La pedagogización de la vida diaria y los imposibles consensos en educación artikuluarekin.

Zientzia eta kultur alorreko hiru albistek eta sei bibliografia aipamenek osatzen dute RIEVeko 61, 2 alea.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp