Ricardo Cierbide: liburu-omenaldia

Gure bazkideak

2017/05/09

Ricardo Cierbide: liburu-omenaldia

Ricardo Cierbide Martinena bazkidearen omenez idatzitako liburua aurkeztu zen apirilaren 26an, Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

81 urte askatasunaren bideetatik / 81 ans per los camins de libertat / 81 años por los caminos de la libertad izenburua duen lanak Ricardo Cierbideren bizitzaren errepasoa egiten du. Poliglota handia eta Euskal Herriko hizkuntzen historian espezialista, Tafallan jaio eta Gasteizen bizi da. Alemania eta Congon izan ondoren bere lurrera itzuli zen eta bertan ikerketan eta irakaskuntzan aritu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Deustuko Unibertsitatean.

Euskal Herriko Onomastika Elkarteak antolatuta, Landazuri Elkarte Zibiko-Kulturalaren lankidetzan, omenaldian parte hartu zuten: EHUko irakasle Emiliana Ramos, Landazuri elkartearen izenean Federico Verastegui, Deustuko Unibertsitateko irakasle Ioseba Abaitua eta Ricardo Cierbidek berak.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp