Portugaleteko hilerriaren inguruko ikerketa

Bekak

2017/04/11

Portugaleteko hilerriaren inguruko ikerketa

Lankidetza hitzarmen markoaren baitan, bertako udaletxeak eta Eusko Ikaskuntzak abian jarri dute ikerketa.

Pasa den martxoan proiektu hitzarmen bat sinatu zen herriko hilerriari buruzko ikerketa bat burutzeko. Koldo Somokueto historialaria izanen da ikerketa hau burutuko duen aditua.

Ikerketaren helburua ondare kultural honen dimentsio material eta inmateriala azaleratzea izanen da. Hilerrietan denboran eman diren korronte artistiko eta arkitektonikoak agertzen zaizkigu, baina ezin ditugu ulertu harremanetan jarri gabe komunitatearekin eta honen testuinguru historiko, kultural eta sozialarekin.

Asmoa da “Cuadernos Portugalujos” deituriko monografikoan argitaratzea ikerketaren nondik norakoak.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp