Personal Branding ikastaroa

Berri korporatiboak

2017/05/08

Personal Branding ikastaroa

Asmoz Fundazioaren ikastaro honen bitartez Nortasun Marka bat garatzen ikasiko duzu helburu ezberdinak lortzeko: sinesgarritasuna lortu, konpetentziarengandik desberdindu, zure espezialitatean erreferente bihurtu...

Guztiok daramagu gure barnean nortasun marka; horretaz jabetzea eta beraren kudeaketa egokia kontuan hartzean datza gakoa, oso garrantzitsua baita gure harremanetan arrakasta izateko, lanerako eta baita guretzat ere.

Formakuntza online izango da eta autoformakuntzan oinarritua izango da. Hau da, ikastaroak ez du tutorerik izango eta ikasleak bere erritmoan egin ahalko du ikastaroa, plataforma irekita dagoen bitartean.

30 orduko iraupena izango duen ikastaroak 90€-tako kostea dauka eta izen-emate epea ekainaren 23ra arte izango du irekita.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp