Onarpen akademikoak

Gure bazkideak

2018/06/20

Onarpen akademikoak

Maiatzean Euskaltzaindia eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak bi erakundeetako kide aukeratu gisa izendatu zituzten Eusko Ikaskuntzako zenbait bazkide.

Euskaltzaindiak sei ohorezko euskatzain berri izendatu zituen euskararen defentsa eta sustapenean egindako lanagatik. Horien artean daude Mª José Azurmendi, Manex Pagola, Abel Muniategi eta Sabin Salaberri bazkideak.

Gainera, maiatzaren 26an, Azkoitiko Intsausti Jauregian Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Pedro Berriotxoa eta Antton Valverde, Zenbaki eta Ohorezko kide egin zituzten, hurrenez hurren. Pedro Berriotxoa historialari eta antropologoak sarrera hitzaldia Euskal Herriko nekazaritza munduaz egin zuen. Aldiz, Antton Valverdek Ohorezko Kide berri gisa egindako hitzak musikaz lagundu zituen.  

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp