Mutrikuko Igarkizuna: jolasean bitartez ondarea ezagutzeko APP berria

Ondarea

2016/06/19

Mutrikuko Igarkizuna: jolasean bitartez ondarea ezagutzeko APP berria

Herriko ondareaz gozatu eta bere historia ezagutzeko gailu mugikorrentzako aplikazio berria jarri du martxan Eusko Ikaskuntzak Udalarekin batera eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen laguntzaz.

Eusko Ikaskuntzak Udalarekin batera eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen laguntzaz landu den Mutrikuko Itsas Ondare kulturala eta naturalaren dinamizazio Planaren baitan, gailu mugikorrentzako aplikazio berri bat (Google Market edo App Store ) garatu da. Horren bitartez, herriko ondareaz gozatu eta bere historia ezagutzeko bi aukera aurki ditzakegu.

Bata, interesguneen zerrenda da, non hiriko gune bereizgarrienetan eta monumentu garrantzitsuenen barrena ibilbidea proposatzen digun. Bestea, Mutrikuko Igarkizuna deitzen den jolasa da; galdera-erantzunetan oinarritutako jokoaz baliatuz herriko pertsonai eta istorioak ezagutuko ditugu bai eta misterioren bat ere. Aplikazioak GPS posizionamenduaz baliatzen da eta lau hizkuntzetan dago eskuragarri (gailu bakoitzak duen nabigatzailearen hizkuntza konfigurazioaren arabera).

 El enigma de Mutriku: nueva APP para conocer nuestro patrimonio, jugando

Aplikazio honek, herrian zehar aurretik kokatutako seinalizazio totemen ekimenaren osagarri bihurtzen da, Mutrikuko ondare oparoa eta bazter bereziak ondo ezagutzeko aukera emanez.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp