Mutrikuko enigma, App-a

Ondarea

2016/09/14

Mutrikuko enigma, App-a

Dagoeneko amaituta dagoen seinaleztapen‐egitasmoren osagarri honek Mutrikuko ondarearen ezagutza sustatzen du. Mugikorretarako aplikazioaren bidez seinaleen diskurtsoa osatu eta aberastu da, denen eskura era errazean jarrita.

“Mutrikuko Enigma” aurkikuntza‐jolas baten inguruan garatu da,  mugikorraren laguntzaz bisitariak hirigunea esploratzeko aukera emanez. Bide horretan, txokoen  interpretazioaren bidez Mutrikuren izaeraren eta historiaren gakoak ezagutu daitezke.

Publiko gakoaren aukeraketari dagokionez, aplikazio hau Mutrikura bisita egin nahi duten pertsonei zuzendutako zerbitzu bat da baita irakasle eta ikasleentzako, Mutrikurako bisita prestatzeko eskola‐ekintza gisa erabili dezaten.

Publikoaren profil zabala eta helburu turistikoa kontuan izanik, aplikazioak:

  • Izaera ludiko‐didaktikoa du, hau da, interakzioa eta ez kontenplazioa
  • Interfaze erakargarria du, esploratzera animatzeko eta jarraitzeko jakin‐ mina eragiteko
  • Kontakizun hurbila du, app‐aren erabiltzailearengan Mutrikurekiko lotura emozional bat sortzeko

“Mutrikuko Enigma”, IOS eta Android erabiltzen dituzten gailuentzako  eskuragarri dago doan.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp