Mugaz haraindiko berrikuntza

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2017/03/07

Mugaz haraindiko berrikuntza

Martxoaren 21ean Donostian gauzatuko da Innobasqueren Astearteetako saio berri hau, Eusko Ikaskuntza eta Koldo Mitxelena Kulturunearen laguntzarekin antolatuta izan dena.

Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea lurralde-lankidetzako talde bat da, mugaz gaindiko proiektu partekatuak bultzatzeko xedeaz eratua. 8,7 milioi pertsona batzen ditu, berrikuntza bultzatzea izanik bere helburu nagusietako bat.

Euroeskualdeak badu esparrua eta baliabideak gure gizarte eta enpresen etorkizuneko erronkei aurre egiteko: berrikuntza, jakintzaren ekonomia, garapen iraunkorra, hezkuntza, lehiakortasuna...

Innobasqueren Astearte hau Innobasquek antolatu du Eusko Ikaskuntzaren laguntzarekin, eta Koldo Mitxelena Kulturunearekin lankidetzan, mugaz gaindiko lankidetza-esparrua eta horrek enpresentzat sortzen dituen berrikuntza-aukerak ezagutzeko bidea emateko, eta eskualdeen artean hainbat arlotan egon daitezkeen lankidetza-kasuetan sakontzeko.

Besteak beste, Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea lurralde-lankidetza taldea, Tknika, Tecnalia, Azaro Fundazioa, Gipuzkoako Bazkundea eta Bidasoa Activa-ko ordezkariak izango dira ekitaldian.

Ekitaldiaren egitaraua eta izen ematea egiteko sar zaitezke hemen: http://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/gertakariak.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp