Mugaz gaindiko enpresagintza eztabaidagai Igantzin

Foroak eta mintegiak

2017/03/20

Mugaz gaindiko enpresagintza eztabaidagai Igantzin

Apirilaren 5ean, nafarroako Igantziko IrriSarri Land-en gauzatuko da "Nahi dugun gizartea, Izango dugun gizartea" proiektuaren etorkizuneko foro berri bat, mugaz gaindiko enpresagintza eta ekimenak solasagaia izanik.  

"Nahi dugun gizartea, Izango dugun gizartea" proiektuak Euskal Herri osoan banaturiko foro sortak antolatzen ditu, biharko Euskal Herriaren eraikuntzan parte hartu nahian, lurraldeen arteko (Euskadi, Iparralde, Nafarroa) gogoeta kolektiboak antolatuz. Begien bistakoa da gure geroa Euskal Herria garatuko den testuinguruak baldintzatuko duela, bainan bada ere, aise gure eskuetan.

Proiektuak holako gogoeta kolektiboak nahi ditu eraman hain justu, sensibilitateak (gizarte funtzioak, sinesmenak, sorterriak…) nahasiz, biharko Euskal Herria eraikitzeko garrantzitsuak iruditzen zaizkigun galdereri nolabaiteko erantzun kolektiboak eraikitzeko: zio horien zergati sakonak ulertuz, biharko desiragarriak lirateken proiekzioak asmatuz eta hartu behar genituzkeen (ala ez) bideak kolektiboki diseinatuz.

Oraingoan, mugaz gaindiko enpresagintza eta ekimenei buruzko gure foroan, galdera batzuei erantzuten saiatuko gara: zergatik da hain zaila mugaz gaindiko enpresagintzan iniziatiba eraginkorrak hartzea?

Gai honetan (enpresagintza eta mugazgaindikotasuna), zergatik ez gaude aitzinatuagoak? Egoera hori aintzakotzat hartzen dugu benetan? Gure gogoetak erakusten digu behar genukela aintzinatu beste egoera desiragarriago bat asmatuz ,10-15 urtetara begira. Bainan 10 urtetan gauzak aldatzen ikusteko, gaurtik bertatik behar dugu mugitu! Gauzen mugiarazteko nahi dugun zentzuan, irudika ditzakegu moldeak, beraz? Eta hala bada, zein? Gure lurraldeen arteko diferentzia kulturalak eta erakunde eta eragile zuzenen hurbiltze ekonomiko eta sozialen ezberdintasunak aintzakotzat  hartzeko, nola egin? Ezberdintasun horiek nola bilakatu abantail oztopo ordez? Nola bihurtu molde berri horiek ekintza konkretuetan? Horra gure foroaren bihotza!

Ikusi ezazu foroaren inguruko xehetasun guztiak:

Gaia: Mugaz gaindiko enpresagintza eta ekimenak

Eguna: apirilak 5, asteazkena

Lekua: Igantziko IrriSarri Land (Nafarroan)

Ordutegia: 10:00 – 17.30

Metodologia: 30-40 lagun (erdia gaian adituak eta beste erdia gaiarekin erlaziorik ez dutenak) Ipar Euskal Herrikoak, Euskal Autonomi Erkidegokoak eta Nafarroakoak ; bi lan-taldetan banaturik, bakoitza animatzaile profesional baten gidaritzapean eta Design Thinking metodologiak erabiliz hausnartuko dute. Azken orduan, taldeko kide guztien adostasunaz, emaitzen sintesiari ekingo zaio. Emaitzak (bideoak, sintesiak, proposamenak…) eskainiak izango dira Eusko-ikaskuntza.eus webgunean eta baita zabalduak beste difusio molde batzuen bidez ere.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp