Mugaz gaindiko enpresagintza eta ekintzailetasuna eztabaidagai

Foroak eta mintegiak

2017/04/10

Mugaz gaindiko enpresagintza eta ekintzailetasuna eztabaidagai

50 lagun inguru bildu ziren Igantziko IrriSarri Land parkeko aretoetan apirilaren 5ean, eztabaidatzeko xedez EKINEZeko “Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea proiektuko zortzigarren foroa izan zen horretan.

Jardunaldia hasi zen Jean-Michel Larrasqueten, “Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea proiektuko zuzendari zientifikoa,  eta Izaskun Goñiren, Nafarroako Gobernuko Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusia sarrera hitzekin. Ondoren, bertaratutakoak lau multzotan banatu ziren talde-lanean aritzeko asmoz. Helburua hiru galderei erantzuna aurkitzea zen eta horretan aritu ziren jardunaldi osoan: zergatik ez daude mugaz gaindiko ekimen gehiago? Zeintzuk dira oztopo nagusiak?, Zeintzuk izan daitezke irtenbide orokorrak etorkizunean oztopo horiek gainditzeko?, Eta ekimen konkretuak?

Saioa emankorra izan zen eta taldeetako partaideen aniztasunak aberastasun hori sortzea ahalbideratu zuen:  jatorri askotakoak, Euskal Ekonomi Erkidegotik, Nafarroatik, Iparraldetik, Bearnetik eta Aragoitik. Anitzak ere lanbide eta interes arloen aldetik, erakunde ofizialetako ordezkariak, enpresariak, unibertsitateko irakasleak, herritarrak, politikariak, garapen agentzietakoak, energia kooperatibetako kideak… Ikuspegi ezberdinetatik hausnartzea ahalbidetu zuten.

Eztabaidaren ondorioz, etorkizuneko ateak zabal-zabalik utzi zituzten, batetik egin berri diren harremanak sendotzeko, baita azaldu ziren proposamenak garatu ahal izateko.

Aurreko foroetan egin izan den bezala, laster foroaren emaitzak eta bideoak ikusgai izango dira Eusko Ikaskuntzaren webgunean.

2017.04.05

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp