Montxo Armendárizek irabazi du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2017

Sariak

2017/06/01

Montxo Armendárizek irabazi du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2017

Montxo Armendárizek lortu du Euskal Herriko curriculum nabarmenenei ematen zaien Eusko Ikaskuntza – Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria.  

Eusko Ikaskuntzaren jarduera eremuko zazpi unibertsitateetako Errektoreen ordezkariek, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak eta Laboral Kutxako Lurralde Zuzendariak osatu dute epaimahaia. " Honoris Causa Doktore izendatu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2010ean” azpimarratu dute epaimahaikideek. “Azken 30 urteetako funtsezko zinema-zuzendarietako bat da. Bere lanak oso modu berezian irudikatzen du belaunaldi oso bat, tokiko esparrutik harantzago joan diren eta publiko zabalari iristea lortu duten egunerokotasuneko istorioetan oinarrituta. Bere lan askotan, Euskal Herriaren alderdi bisualak, kulturalak eta etnografikoak islatzen dira".

Egindako lan horri esker, sari ugari jaso ditu erakunde publikoen nahiz sektore zinematografikoko bere lankideen aldetik: 1998an Vianako Printze Saria, 1998an Zinema Sari Nazionala, 2008an Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria eta 2015ean San Francisco Javier Saria. Oscar Sarietarako izendapena jaso zuen, Donostiako Urrezko Kontxa jaso zuen eta hainbat Goya Sari eskuratu ditu.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp