"Maitia nun zira" dokumentalaren proiekzio eta mahai-ingurua

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2017/07/01

"Maitia nun zira" dokumentalaren proiekzio eta mahai-ingurua

"Maitia nun zira" dokumentalak Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne 2016 saria jaso zuen.

Proiekzioa eta ondorengo mahai-ingurua, irailaren 27an izango da Baionako Euskal Museoan, arratsaldeko 18:00tan. Bertan parte hartuko dute: Ainara Menoyo eta Elena Canas, filmaren zuzendariak, Eneko Bidegain (Mondragon Unibertsitatea), Maider Bedaxagar (Institut National de l'Audiovisuel), Jasone Salaberria (IKER), Maité Deliart (EKE)  eta Viviane Delpech (Eusko Ikaskuntza Iparralde).

Euskaraz izango da eta frantsezera itzuliko da. Iparraldeko Eusko Ikaskuntzak antolatuta Mintzalasai jaialdiaren barnean. Baionako Udala eta Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp