Liburutegi laguntzailea online ikastaroa

Ikastaroak

2017/07/17

Liburutegi laguntzailea online ikastaroa

Asmoz Fundazioak haren hezkuntza eskaintza osatzen jarraitzen du, oraingoan Bibliotekonomiaren arloko ikastaro batekin.

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, Bibliotekonomia arloan dagoen eskaintza urriaz jabetuta, eta komunitatearen zerbitzura jarduteko bere politikari jarraituz, XV. Liburutegi laguntzaile ikastaroa aurkezten du. Informazioa bilatzeko, aukeratzeko, katalogatzeko, sailkatzeko eta antolatzeko profesional espezialistak trebatzea da helburu orokorra.

Ikastaroa plataforma birtual baten bitartez ematen da eta bertan aurkitu ahal izango dira edukiak: teoria, ariketak, gai osagarriak, foroak etab. Ez dago ordutegi finko bat, beraz, ikastaroaren antolaketa ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen da.

On line atala, ostiraletan 17:30etatik 20:00ak arte emango diren aurrez aurreko saioekin osatzea proposatzen da. Saio hauetara etortzea gomendatzen bada ere, ez da nahitaezkoa bertaratzea.

Hasiera: 2017-11-27 (Izen-ematea irekita urriaren 3 arte)
Prezioa: 995 €
Metodologia: online, tutorearekin
Hizkuntza: gaztelania
Izen ematea eta informazio gehiagorako: http://biblioteconomia.asmoz.org

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp