Lan deialdia

Berri korporatiboak

2017/05/02

Lan deialdia

Eusko Ikaskuntzak KOMUNIKAZIO ARDURADUNA kontratatzeko deialdia egiten du.

‚ÄčTitulazioa:

  • Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko edo tankerako titulua.

Hizkuntza eskakizuna:

  • Euskara, gaztelania eta frantsesa bikain menderatzea.

Beste baldintza batzuk:

  • Komunikazio-arduradun gisa lau urteko esperientzia izatea.
  • Prentsa erredaktore gisa esperientzia izatea.

Funtzioak:

  • Komunikazio-estrategia diseinatzen esku hartuko du Zuzendaritzarekin batera.
  • Komunikazio-planaren arduraduna izango da eta berak exekutatuko du plana.
  • Ekintza komunikatiboak antolatuko ditu.
  • Erakundearen euskarri komunikatiboen edukien konposaketa eta kudeaketa.
  • Komunikazioaren esparruan lan taldearen bidea gidatu eta koordinatu.
  • Sailarekin lotutako beste egiteko batzuk, Zuzendaritzak ipinitakoak.

Kontratu mota:

2017ko uztailaren hasieratik aurrera hasteko lan-kontratu mugatua (amatasun baimena ordezkatzeko).

Interesa duten pertsonak bere CVa eta motibazio gutuna arantza.cuesta@eusko-ikaskuntza.eus helbidera zuzendu beharko dute emailaren gaian "Komunikazio Arduraduna" jarriz.

CVak jasotzeko epemuga 2017ko ekainaren 4a izango da.

 
Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp