Kultura eta komunikazioaren inguruko ikastaroak Asmoz Fundazioan

Ikastaroak

2018/01/14

Kultura eta komunikazioaren inguruko ikastaroak Asmoz Fundazioan

Otsailerako komunikazio eta kultur arloko profesionalei zuzendutako hainbat ikastaro antolatu ditu Asmoz Fundazioak.

Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu

Bosgarren edizioa izango den ikastaro honetan, jendaurreko komunikazio-egoerei (ahozko zein idatzizkoei, lan alorrekoei zein maila pribatukoei) modu eraginkorrean aurre egiten ikastea da helburu nagusia, Joxerra Garziaren eskutik.

Kultur ondarearen digitalizazioa

Duela zenbait urtetik, bildumen digitalizazioa prozesu giltzarria bihurtu da kultur erakundeetan, horien aktibitatea neurri handi batean eraldatuz. Kultur Ondarearen digitalizazioa formakuntzak, proiektuen kudeaketa zuzena egiteko jarraibideak erakutsiko dizkizu.

QGIS: informazio espazialaren analisi eta kudeaketarako tresna

Ikastaro honen helburua Geografia Informazioko Sistemak ezagutaraztea da eta QGIS programaren oinarrizko erabilera ikastea.

Artxibo-dokumentu elektronikoen kudeaketarako oinarriak

Ikastaroaren helburua ikasleei artxibo-dokumentu elektronikoak erabiltzen jakiteko “biziraupen-pakete” bat eskaintzea da, metodologia teorikoa, aktiboa eta parte-hartzailea baliatuz.

Ikastaro hauetan guztietan zabalik dago izen-ematea. Eusko Ikaskuntzako bazkideek %15eko deskontua daukate.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp