Kirolbalioak App eta apirileko ikastaroak

Ikastaroak

2018/03/19

Kirolbalioak App eta apirileko ikastaroak

Asmoz Fundazioak balioak transmititzeko aplikazio berria prestatu du eta apirilerako abian dituen ikastaroen berri eman du.

Kirolbalioak

Kirola, nerabeen heziketarako baliabide egokia izan daitekeela uste duzu? Errespetua, kolaborazioa, esfortzua bezalako balioak transmititzeko erraminta aproposa dela iruditzen al zaizu? Horrela bada, Asmoz Fundazioak laster martxan jarriko duen Kirolbalioak doako aplikazioaren bidez, eta rol-jokoak aitzakiatzat hartuta, enpatia lantzeko aukera izango duzu.

Kirolbalioak aplikazioaren helburua, gazteen artean euskararen erabilera sendotzea da, eta horretarako, nerabeentzat garrantzi handikoak diren bi arlo tratatuko ditu: kirola eta teknologia berriak. Gaztetxoek, euskaraz jardun ahala elkarri eragiteko, komunikatzeko, ikasteko eta ondo pasatzeko espazioak sortuko dituzte. Baina aplikazio hau ez da soilik umeentzat garatutako joko bat, helduek ere badaukagu zer ikasi…

Aplikazioa Play-Store eta App Store erabiltzaileentzat prestatuta dago, eta doan deskargatu ahal izango da. Aplikazio hau Asmoz Fundazioaren ekimenez jaio da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin.

Hezkuntza eskaintza

Esparru desberdinetako ikastaroen eskaintza zabala aurki daiteke apirileko katalogoan.

Alor Juridikoan:

Komunikazio trebakuntzak:

Edukien ekoizpena:

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp