Juan Manuel Etxebarria: argitalpen berria

Gure bazkideak

2017/06/23

Juan Manuel Etxebarria: argitalpen berria

"Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II" izeneko liburua argitaratu berri du euskal filologian doktore den Juan Manuel Etxebarria doktoreak.

1975 eta 1995 urteen artean Juan Manuel Etxebarriak 200 mito eta kondaira inguru bildu zituen Gorbeialdeko hamar herritako berrogeita hamar informatzaile ingururi egindako elkarrizketei esker. Lan haren emaitza da "Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak".

Orain, ikerketa lan hura zabaldu eta osatu egin du  "Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II"  argitalpenean. 800 orritan 450 mito eta kondaira bildu ditu Gorbeialdeko 23 herritako 102 informatzaileren bidez.

Liburua euskaraz dago, baina mito eta kondairen gaztelerazko laburpena ere eskaintzen du liburuaren bertsio digitalak.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp