IkerGazte 2017 Kongresua gertu

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2017/04/19

IkerGazte 2017 Kongresua gertu

Maiatzaren 10, 11 eta 12an izango da Iruñean “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresuaren bigarren edizioa. Bertan garatuko diren hainbat emaitzen jarraipena egingo du Eusko Ikaskuntzak. 

UEUk NUPekin elkarlanean antolatuta, ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna bultzatzea, beraien arteko ezagutza sustatzea eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea du helburu kongresuak.

Kongresuan, besteak beste, nazioarteko hizlari bat, ahoz eta poster formatuan egindako lanen aurkezpenak edo tailer interesgarrietan parte hartzeko aukera izango dute partaideek. Euskaraz ikertzen duen euskal komunitate zientifikoa harremanetan jarri eta euren lana plazaratzeko erakustokia izango da Iruñean hiru egunez.

Gainera, bertan garatuko den "Ingurune digitalaren" lan saioan ondorioztatutako ideiak, Eusko Ikaskuntzako “Kultura eta identitatea” lan-taldeak burutzen ari den lanarekin uztartuko da eta lantzen ari den liburuan txertatzeko aukera zabalduko zaie.

Informazio gehiago jasotzeko eta izen emateak gauzatzeko hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp