Iker Iraola Arretxe / Parte Hartuz ikerketa-taldeko kidea, EHUko soziologia irakaslea

Urteko Galdera

2018/02/16

Iker Iraola Arretxe / Parte Hartuz ikerketa-taldeko kidea, EHUko soziologia irakaslea

Euskal Herriaren geroa, zer eta nola?

Eusko Ikaskuntzaren ehungarren urteurrenaren testuinguruan garatzen ari den prozesuan, aniztasunari eta kohesioari buruzko lan-taldean jarduteko aukera izan dut azken aldian. Euskal Herriaren etorkizunaren gai zabala, beraz, aspektu horietara mugatuta zertzelada batzuk emango ditut jarraian.

Aniztasuna gai konplexua da, zabala, eta maiz hitz politetara mugatuta jorratzen dena, ikuspegi errealista orotatik urrunduz tamalez. Gizarte guztiak anitzak dira, kontua da aniztasun hori nola antolatzen den, zein ondorio dituen berdintasun sozialari dagokionez eta, finean, berarekin batera doazen botere harremanak nolako justiziaz (edo injustiziaz) eratzen diren. Izan ere, aniztasuna positiboa dela aldarrikatzearekin, besterik gabe, ez da aurrerapauso handirik ematen. Aniztasuna gure gizarteko menderakuntza forma desberdinekin lotzen saiatu behar gara, hortaz.

Jarraitu irakurtzen

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp