Guztiok biltzeko etorkizuneko guneak

Urteko Galdera

2018/03/20

Guztiok biltzeko etorkizuneko guneak

Ikuspegi eta erantzun anitz izan ditzakeen Urteko Galdera du martxan Mendeurreneko urtean Eusko Ikaskuntzak: Euskal Herriaren etorkizuna, zer eta nola?

Josemari Velez de Mendizabal idazleak, Rosa Miren Pagola Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko lehendakariordeak eta Iker Iraola Arretxe Soziologia irakasleak erantzun dute orain arte. Hil honetan, Julen Zabalo soziologoak ekarpen interesgarri eta konstruktiboa egin du bere gogoetarekin.

Integrazio eta emigrazio, identitate sozial eta kultur aniztasunean espezialista da Julen Zabalo. Kasu honetan, euskal herritartasun moduez idatzi du: arrazionala, sentimendutik egindakoa edo imajinazioa erabilita. Aniztasunetik, behar den kohesioa lortzeko topaguneak bilatzearen garrantzia azpimarratzen du, ez bakarrik oraina baizik eta, bereziki, etorkizuneko belaunaldiengan pentsatuz.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp