Gogoetarako deialdi irekia

XVIII. Kongresua: Geroa Elkar-Ekin

2018/02/23

Gogoetarako deialdi irekia

Udazkeneko Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresurako bidean etapa garrantzitsu bat hasiko da hil honetan: lehentasunezko gizarte intereseko Herritar Mahaiak bilduko dira.

Hiritarrei zabalik dauden Eusko Ikaskuntzaren Herritarren Mahaiak, aditu eta iritzi liderrek egindako bi urteko gogoetaren ondorio diren diagnosi eta gakoetatik abiatuko dira. Liburu Berde batek biltzen ditu ondorio horiek eta hemendik aurrera partaidetza mahai eta foroetan kontrastatu eta aberastuko dira.

Hurrengo Hiritarren Mahaiak hauek dira:

· Euskararen etorkizuneko eszenatokiak elkarrekin eraikitzen. Vitoria-Gasteiz (Europa Biltzar Jauregia), otsailak 23, 16:00etan.

· Zahartzearen erronkak eta aukerak. Irun (Palmera Montero), otsailak 28, 9:30etan

· Garapen sozio-ekonomikoa. Bilbo (CRAI Deustuko liburutegia), martxoak 17, 9:30etan

· Hezkuntza sistemaren etorkizuna. Lodosa (Kultur Etxea), martxoak 17, 9:30etan

· Gobernantza DemokratikoaDonostia (Eureka! Zientzia Museoa), apirilak 21, 9:30etan

· Gure jendea: Gizartea eta KulturaIruña, apirilak 14, 9:30etan

Ekarpen guztiak Gizarte Foroetara eramango dira, gizarte eragileek eta erakundeek eztabaida ditzaten. Hortik sortuko dira azaroko XVIII. Kongresuan aurkeztuko diren prozesuarekin lotutako emaitzak. Adituekin eta erakundeekin jarriko ditugu kontrastean ditugun kezken eta galderen inguruan etorkizuneko eszenatokiak eta proposamenak eskaintzeko helburuarekin Euskal Herriaren gizarte eta lurraldearen kohesioa lortze aldera.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp